Behin-behineko isilunea "Desegin" egin du Esti Markezek bere azken kantarekin

Tabuak desegiteari eskaini dio aiar artistak bere azken abestia.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
"Desegin" egin du behin-behineko isilunea Esti Markezek bere azken kantarekin

Esti Markezek abesti berri bat primizian aurkeztu digu: "Desegin". Hitzekin Jolasean albuma plazaratu zuenetik kaleratu duen lehen singlea da gaur "Dida!" saioan aurkeztu duena.

Maitasun libreari abestu dio Markezek, nahieran bizitzeari garrantzia emanez. Gainera, artistak esan digun moduan, lotsarik ez du; are gehiago, lotsagabetzat hartzen du bere burua. Eta hori da aurkeztu berri digun kantaren oinarria, lotsak ahaztu eta nahi bezelakoa izateko aldarria.

Aiarrak iluntzeko 20:00etan jarriko du bideoklipa Youtuben ikusgai, eta ekainaren 21ean izango da plataforma digital guztietan.