Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Labar artista “B Aldea”n izan da, Bitxiloreak Txerriei izeneko EPa aurkezten.
Estilo asko jorratu ditu bost kantaz osatutako bilduma eklektikoan, baina lortu du kanta guztien arteko lotura topatzea. “Ez da nahita egindako gauza bat, baina bukaeran konturatu ginen bazegoela dena lotzen zuen hari bat”.
Lotsaz, aprobazioaz, normatik kanpo dauden pertsonez eta heterosexualitatea den “fikzio politikoa eta performance ahulaz” ari da Labar bere diskoan. Azken honetan sakondu du “Aranburu” kantan: “Iruditu zitzaidan letra zuzenago bat egiteko gai egokia zela. Uste dut gizon hetero gehienei grazia egingo diela, beste gizon batzuk barregarri uzteko erabiliko dutela, ez dutelako pentsatuko pertsona hori inguruko inor, eurak edo euren aita izan daitezkeenik”, azaldu du musikariak.
Musikaria izan aurretik, aktibista eta militantea izan da Labar. Diskurtso eta presentzia publikoa izan ostean musika ateratzeak beldurra eman diola aitortu du: “Nire beldurra zen jendeak musikarena ariketa egolatra nartzisista bat bezala ikustea”, kontatu digu. Hala ere, esposizioak dituen argi-ilunekin bizitzen ikasi du gonbidatuak.
Arautik kanpo dagoen pertsona eta gorputza den aldetik ere, sorkuntza prozesuan zailtasunak izan ditu. Letrei sekulako pisua eman die, bere burua justifikatzeko: “Arauan ez dagoen gorputz guztiei pasatzen zaien bezala, gainkonpentsaziora jo dut musikan nire presentzia justifikatu ahal izateko”.
Justifikazioaz gain, espektatibak ez betetzeak ere ezinegona sortzen dio, gorputz ez normatiboetan porrota irain bihurtzea askoz errazagoa baita.
Kilikirekin ekoitzi du disko osoa, eta oso eskertuta dago. “Erreferentzia asko konpartitzen ditugu, eta abestien estetikan eta letren zentzuei dagokienez, oso bat gatoz”, azpimarratu du artistak.
Oraindik datarik ez dagoen arren, uda honetan hasi eta azarora bitarte hainbat zuzeneko emango ditu Labarrek.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.