Entzun esklusiban “Isiltasunaren Lakua”, Mikosisen single berria!

Gernikar bandak euren kanta berria estreinatu du, "B Aldea"n.
18:00 - 20:00

Mikosis taldeko Garazi “B Aldea”n izan da, “Isiltasunaren Lakua” izeneko kanta primizian estreinatzeko. 2024ko Maketa Lehiaketan ezagutu genuen gernikar hirukoa, sekulako ikuskizuna eskaini eta Harrobia Saria (Oso Polita diskoetxearekin EP bat grabatzeko aukera ematen dizun garaikurra) eraman zutenean.

“Isiltasunaren Lakua” single gisa aurkeztu diguten arren, baliteke EP baten parte izatea. Garazik azaldu digunez, bereziki erraz sortu zuten kanta, arratsalde batean, letraren gainetik jotzen. Abestiei buelta asko ematekoak diren aldetik, ezohiko eta pozgarria iruditu zitzaien arratsalde horretan gertatutakoa.