Borla: “Urgentziak eragindako letra sinpleak egiten ditugu, eta jendeak asko enpatizatzen du”

Timéo eta Martin taldekideak “B Aldea”n izan dira, 'Kordoba Bidea' diskoa hizpide.

Borla taldeko Timéo eta Martin “B Aldea”n izan dira, Kordoba Bidea izeneko lehen diskoaren harrera hizpide. Dagoeneko jo dituzte jendaurrean Kordoba Bideako kantak, eta publikoaren harrerarekin pozik eta eskertuta daude iruindar musikariak.

Sinpletasuna eta kostunbrismoa dira nagusi Borlaren letretan. Abestiak konposatzeko unean, azken pausoa da hitzak idaztea, taldeko kideek azaldu digutenez. Hala, urgentziaz sortzen dituzte letra gehienak, eta horregatik idazten diote egunerokoari. Soiltasunik horrek, harrera beroa izan ohi du: “Epika bilatzean, askotan, letra hutsalak gelditzen dira. Letra zuzenak argi ulertzen dira eta hobeto heltzen dira jendearengana”.

Iruñerriko eszenaz ere aritu dira bi elkarrizketatuak. Hiuzzz, Melenas eta Tatxers aipatuta, lagunak izateaz gain, musika bizitzeko filosofia partekatzen dutela azaldu dute musikariek.

Egun Motelak ekimena ere aipatu dute Martin eta Timéok. Iaz plazaratu zuten proiektua, orain arte Iruñera eraman ez diren banda eta bakarlarien kontzertuak programatzeko.