Soinu Basatiak, Egun Motelak eta Oztoporik Ez: zuzeneko musikaz gozatzeko hiru oasi

Modu autogestionatuan kontzertuak programatzen dituzten hiru kolektibo ekarri dizkigu Kattalin Barcenak.
Soinu Basatiak, Egun Motelak eta Oztoporik Ez: zuzeneko musikaz gozatzeko hiru oasi

Euskal Herrian azkenaldian autogestio bidez aurrera atera diren proiektuez aritu zaigu Kattalin Barcena, "B Aldea"n.

Punk eszenaren inguruan sortutako mugimenduak nabarmendu ditu kolaboratzaileak. Lehiaren, industriaren eta merkatuaren logikaren erritmoak hautsi nahi dituzte kolektibo horietako askok, baita jaialdi erraldoietako lan eta kontsumo baldintzak salatu ere.

Bilbo inguruko Soinu Basatiak, Bergarako Oztoporik Ez kolektiboa eta Iruñerriko Egun Motelak kolektiboak aipatu ditu Kattalinek.

Aipatutako guztien kasuan, musika zuzenean jo eta entzuteko esperientziaren aldeko apustua egiten dute; instituzio, udaletxe eta enpresa handien baldintza eta kontroletik ihesean.Borla, Vibora eta Sei Sega, ekimen hauen orbitan dauden bandak, ekarri  dizkigu Kattalinek.