Bilbao BBK Livek kartela itxi du, KNEECAP irlandarren iragarpenarekin
Bilbao BBK Livek aurtengo jaialdiko kartela itxi du, KNEECAP irlandar taldearen iragarpenarekin. Aurretik iragarritako 100 izenetik gorako zerrendara batu da banda. 2024an ezagutu genituen, eurei buruzko Kneecap filmaren arrakasta tarteko.
Belfastetik, Mo Chara, Móglaí Bap eta DJ Próvaí taldekideek aldarri politikoa eta nortasunarekiko harrotasuna dituzte bereizgarri, gaelikoz abestutako rap doinuak punk jarrerarekin uztartuta.
KNEECAP aurretik iragarritako Kylie Minogue, Pulp, Bad Gyal, Michael Kiwanuka, Raye eta Nathy Peluso kartelburuei batuko zaie.
Lasai guneko kartela
Bilbao BBK Live Bereziak
Uztailaren 10etik 12ra Kobetamendin entzungo ditugun taldeez gain, Bilboko hirian barrena ere doako musikaz gozatzeko aukera izango da, Bilbao BBK Live Bereziak ekimenaren eskutik.
Hirian zehar banatutako hainbat eszenatokitan, honako taldeek doako kontzertuak eskainiko dituzte: Raya Diplomática, Puño Dragón, Sr. Chinarro, Grande Amore, La Plata, Azuleja, Dano, Sanguijuelas del Guadana, Ultraligéra, PUTOCHINOMARICÓN, La Prohibida, Girl Ultra eta Lua de Santana.