Kneecap: irlandar su eteneko haurrak eta rapa, Belfastetik

Kattalin Barcenak irlandar raperoen musika eta egin berri duten filma ekarri dizkigu.

18:00 - 20:00

Kneecap taldea eta taldekideek egin berri duten izen bereko filma (Filminen ikusgai) izan ditu hizpide Kattalin Barcena kolaboratzaileak, “B Aldea”n.

Ironia eta probokazioa dira Kneecapen proposamen musikalaren oinarria. Raparen bitartez, irlandar kaleetako kulturaren isla da Belfasteko taldea. Irlandarrez abesten dute gehien bat, batzuetan ingelesarekin uztartuta.

2017an kaleratu zuten euren lehen abestia, eta garai horretakoa da ”C.E.A.R.T.A”, Kneecapen lehen abesti ezaguna. Irlandako hizkuntz eskubideen aldeko aldarria egiten du letrak, eta kantaren plazaratzeak eztabaida eta zentsura eragin zuen. Irlandako su etenaren haur gisa definitzen dute euren burua, eta Erresuma Batuak kulturalki eta politikoki asimilatutako herrialdetik eta herrialdearentzat abesten dute.