Mumford and Sons, Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren kartelburua
10 urte beteko ditu uztailean Bilbao BBK Live jaialdiak, eta Mumford & Sons izango da, Muserekin batera, edizio honetako kartelburuetako bat.
Espainiako Estatuan 2015ean britainiarrek emango duten zuzeneko bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa. 2007. urtean jaio zen taldea, eta, batik bat, Londreseko mendebaldeko folk musika lantzeagatik egin zen ezagun.
Sigh No More lehendabiziko diskoari esker, Britainia Handiko salmenta-zerrenden bigarren tokian kokatzea lortu zuten, eta harrezkero musika-jaialdietan lekua hartzen doan dira.
Bestalde, Of Monsters And Men islandiarren zuzenekoa iragarri dute gaur bertan. 2011tik kontzertuz kontzertu dabilen talde honek indie, folk eta pop-rock musika uztartu zuen estudioko aurreneko diskoan. Orain, bigarren lana prestatzen dabiltza.