Alt-J eta Azealia Banks, Bilbao BBK Live jaialdian
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamargarren ediziorako bost iragarpen berri egin dituzte antolatzaileek. Hain zuzen, Alt-J, Azealia Banks, Sheppard, Triggerfinger eta The London Souls taldeen zuzenekoak baieztatu dituzte gaur.
2007an jaio zen Leedsen Alt-J, eta An Awesome Wave diskoarekin egin zuen debuta 2012an. Azealia Banks, berriz, New Yorkeko Harlem auzoan hazitako rap abeslari gaztea da. Iazko azaroan egin zen ezaguna, Broke With Expensive Taste lanarekin.
Sheppardi dagokionez, Australian sortu zen seikote entzutetsua.
Bestalde, Triggerfingerrek 1998an ekin zion musika ibilbideari, eta estudioko lau disko dituzte.
Bukatzeko, The London Soulsek rock-and-roll musika lantzen du, batik bat. Led Zeppelin eta Cream taldeak inspirazio-iturri hartuta, The Beatlesen eta The Holliesen doinuak imitatzera ere ausartu dira noizbait.
Museren lan berria
Muse izan zen Bilbao BBK Liveko iturriek iragarritako lehendabiziko kartelburua. Aste batzuk geroago, Instagram bidez, disko berriaren izenburua (Drones) eman zuen ezagutzera hirukote britainiarrak.
Kontzertuak
Hauek dira orain arte baieztatutako taldeak:
MUSE
   THE JESUS AND MARY CHAIN 
   ALT-J
   BEN HARPER & THE INNOCENT CRIMINALS
   COUNTING CROWS
   FUTURE ISLANDS
   AZEALIA BANKS
   THE CAT EMPIRE
   CAPITAL CITIES
   THE TING TINGS
   KODALINE
   DELOREAN
   SHAKA PONK
   SHEPPARD
   TRIGGERFINGER
   ZOOT WOMAN
   ARIZONA BABY
   ZEA MAYS
   THE LONDON SOULS
   NOVEDADES CARMINHA
Sarrerak
Hiru eguneko bonua 115 euroan dago salgai, ohiko salmenta tokietan.