Jungle, Arcade Fire, Slowdive, Zea Mays eta Alvvays, Kobetamendiko argiak itzali aurretik
17:30ean hasi eta igande goizaldera arte iraungo du azken eguneko festak.
Jungle. Argazkia: @jungle4eva
Bilbao BBK Livek hirugarren egunari egingo dio aurre, asteburuko azken txanpan. Jungle, Arcade Fire, Slowdive, Zea Mays eta Alvvays dira eguneko apustu handietako batzuk.
Bezperan baino eguraldi atseginagoarekin, honako zuzenekoez gozatzeko aukera izango da Nagusia oholtzan: Alcalá Norte madrildarren fenomeno berria (18:25), El Columpio Asesino iruindarren azken kontzertuetako bat (20:15), Jungle britainiarren festa (22:35) eta Arcade Fireren itxiera borobila (01:30).