Bilbao BBK Liven galduko ez ditugun 10 zuzeneko

Jaialdirako hilabete baino gutxiago falta den honetan, Gazteako erredakzioan galduko ez ditugun zuzenekoen zerrenda osatu dugu. Fitxatu hemen galdu ezin dituzun artistak.
Sofia Kourtesis
Sofia Kourtesis. Argazkia: Dan Medhurst

Ralphie ChooGehien errepikatu den izena da Ralphie Choo artista madrildarrarena. Urteko fenomenoetako bat izan da eta jakin-min berezia dugu. Rosalíari gustatzen zaio, baita guri ere. Ostiralean (uztailak 12) ikusiko dugu, Beefeater karpan, 00:25ean.Sofia KourtesisDoinu tropikalak eta housearen erritmoak uztartzen ditu Berlinen bizi den perutar artistak. Tartean, arbasoei erreferentziak, indigenen ahotsak eta quechua hizkuntza entzun daitezke bere abestietan.Ainhoa Vitoriak Kourtesisi buruz jakin beharreko guztia kontatu zigun hemen, eta ez du galduko zuzenean ikusteko aukera.Nerve AgentPunka, hardcorea eta parranda on bat botatzeko behar den guztia, Albacetetik zuzenean. Hoferekin kaleratutako "Ya es tarde" zuzenean entzuteko esperantza du Andrea Aramburuk, jaialdiko azken egunean (uztailak 13), Beefeater oholtzan, 03:10ean.

OvermonoGalestar anaiak elektronikaren eszena astindu dute. Julen Idigorasen hitzetan, "zeresana duen bikoa da, eta posible da urte batzuk barru ikusteko aukera hain onik ez izatea". Beraz, apuntatu izena eta gerturatu San Miguel oholtzara uztailaren 12an, 02:50ean.

Jimena AmarilloDuela bi aste plazaratu du valentziar bakarlariak "Sueño" izeneko azken singlea. Iraia Cambra "Gu"ko kidearen kutunen artean dago Jimena Amarillo, eta Beefeater oholtzara hurbilduko da ostegunean (uztailak 11), 21:55ean.EZEZEZEuskal taldeen artean, galduko ez dugunen arteko zuzeneko bat izango da EZEZEZ bizkaitar bandarena. Asteburu honetan Naza Fest jaialdian izan dira eta ikusitako irudiek Kobetamendiko zitarako gogoa piztu digute.Uztailaren 12an joko dute, San Miguel agertokian izango dira, 17:35ean.FolamourElektronikaren zaleek gozatuko dute zuzenekoa, baita Andrea Aramburuk ere. Artista frantsesak. 2023an bere estudioko seigarren lana kaleratu du artistak eta Bartzelonako Sónar jaialdian ikusi dugu egunotan. Uztailaren 11n San Miguel agertokian ikusiko dugu, 03:35ean.JungleKontzertu bat baino gehiago festa bat izango da Jungle bandaren zuzenekoa. Hala aurreratu digu Ibon Fernandezek. Musika elektronikoa, R&Ba, soula eta funka ekarriko dute Kobetamendira, Londresetik zuzenean.Nagusia oholtzan joko dute, larunbatean (uztailak 13), 22:35ean.

El Columpio AsesinoTaldearen ibilbidearen amaiera iragarri ostean, iruindar banda Euskal Herrian ikusteko azken aurreko aukera izango dugu Bilbao BBK Liven.24 urteko ibilbidean, sei disko luze eta bi EP publikatu dituzte. Hainbat abesti gogoangarri utzi dituzten arren, "Toro" hitak Nagusia agertokia astinduko du larunbatean (uztailak 13), 20:15ean.