Massive Attack, The Prodigy, Los Planetas eta Shygirlek irekiko dute Bilbao BBK Live jaialdia

17:00etan entzungo dira Kobetamendiko lehen akordeak. Nazioarteko izen entzutetsuen artean euskaldunak ere izango dira: Martin de Marte, Shinova eta Neska DJa.
Bilbao BBK Live, 2023ko edizioan
Bilbao BBK Live, 2023ko edizioan. Argazkia: EFE

Bilbao BBK Live jaialdiak gaur ekingo dio 2024ko edizioari, mundu mailako artista sonatuz osatutako musika programazio oparoarekin. 17:00etan hasiko da lehen zuzenekoa, Neskarekin (Basoa), eta Folamour artista frantsesaren elektronika doinuek itxiko dute lehen eguna (San Miguel oholtza). Arratsaldean zehar beroa egingo du, eta goizaldean 18 gradura arte jaitsiko da tenperatura.

23:00etan izango da eguneko hitzordu handia, Nagusia agertokian, Massive Attack eta The Prodigy kartel buruen eskutik.


Bitartean, nazioarteko zein bertako musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera izango da Bilbao BBK Livek prestatutako zazpi guneetan (Nagusia, San Miguel, Beefeater, Txiki, Firestone, Basoa eta Lasai).Jaialdiko lehen egunean, Martin de Marte zarauztarrek (17:30, Beefeater) eta Shinova berriztarrek (19:15, San Miguel) jarriko dute etxeko marka. Bestela, Sen Senra, Los Planetas, Queralt Lahoz, Jimena Amarillo eta El Buen Hijo izango dira ikusgai, espainiar poparen eszena oparoaren erakusle.Elektronikak ere izango du toki propioa, bai Basoan baita bertatik kanpo ere. Bada, Shygirl britaniar artistak Club Shy izeneko formatua aurkeztuko digu (02:10, Txiki) eta Folamour artista elektroniko frantsesa izango da San Miguel oholtzaren itxiera apoteosikoko protagonista.Cymande taldeak ezingo du jo, eta Los Punsetesek beteko du horien hutsunea.19:00etan hitzordu berezia izango duzue Gaztearekin, bertatik egingo baitu ordubeteko zuzeneko saioa.Zuzenekoen ordutegia, gunekaNagusia18:25 STIVIJOES20:25 SEN SENRA23:00 MASSIVE ATTACK02:00 THE PRODIGYSan Miguel17:45 DHARMACIDE19:15 SHINOVA21:35 AIR play 'Moon Safari'00:50 LOS PLANETAS 'Super 8' lanaren 30. urteurrena ospatzen03:35 FOLAMOUR (A/V)Beefeater17:30 MARTÍN DE MARTE19:20 QUERALT LAHOZ21:55 JIMENA AMARILLO00:55 MEZERG03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTATxiki18:25 NEWDAD20:30 LOS PUNSETES23:10 DEATH FROM ABOVE 197902:10 SHYGIRL presents Club ShyFirestone17:45 EL BUEN HIJO19:25 ORBIT22:00 NUNATAKBasoa17:00 NESKA19:30 KETIOV22:00 SOFIA KOURTESIS dj set00:30 CORMAC03:00 DJ TENNISLasaiCurated by RINSE FM19:00 THRISTIAN20:30 BEN HAUKE22:00 YAW EVANS23:30 ALETHA01:00 FACTA & K-LONE03:00 FYI ROBYNBereziakJaialdiak iraun bitartean, Bilboko kaleek ere izango dute musika eskaintza oparoa, Bereziak ekimenari esker. Ostegunean, Alba Reche (12:45) eta Martin Urrutia (14:00) Sala BBK kanpo aldeko oholtzara igoko dira.