OTko Martin, Javien 'Mariliendre' telesail berrian

Abeslaria eta aktorea da Operación Triunfoko lehiakide bizkaitarra. Javier Ambrossi eta Javier Calvok ‘Mariliendre’ telesailerako fitxatu dute.
Martin Urrutia
Martin Urrutia

Operación Triunfoko (OT) finalera iritsi ostean, Martin Urrutia getxoztar gazteak beste amets bat beteko du laster: Javier Calvo eta Javier Ambrossiren telesail berrian agertuko da, aktore gisa.

Telebistako talent showerako castingean, aktore eta musikari gisa aurkeztu zuen bere burua Martin Urrutiak. OTk iraun bitartean, sarritan adierazi zuen interpretazioaren mundua zela bere benetako pasioa.

Javiek akademiara egin zuten bisitan, euren lana miresten zuela aitortu zien lehiakideak. Elkarrizketa horren ostetik, bi zuzendariek Martin jarraitu zuten sare sozialetan.

Telesailaren albisteak Martinen estreinako singlearen iragarpenarekin egin du bat. Izan ere, duela astebete eman zuen "Rompeolas" kantaren berri.