Zabalik dago MIN Sarietan izena emateko epea eta euskal artisten bila dabiltza
Ireki dute 2024ko Musika Independentearen Sarietan (MIN) izena emateko epea. 2023an lanen bat (diskoa, Epa edo single bat) plazaratu duten artistek otsailaren 8ra arte izango dute izena eman eta euren proposamena MIN Sarietara bidaltzeko.
Sarien antolatzaileek adierazi dutenez, garaikurren banaketa apirilean izango da, argitzeke dagoen espainiar hiri batean.
Ohiko garaikurrez gain (urteko artista, disko onena, artista berri onena, zuzeneko onena…), euskaraz (Etxepare Euskal Insititutuak babestuta), katalanez eta galegoz egindako albumik onenak sarituko dituzte. Iazko edizioan, Niña Coyote eta Chico Tornadok eraman zuten euskarazko album onenaren saria.
Izen ematea itxita, aurtengo edizioko 15 hautagaitzak iragarri eta publikoaren esku egongo da gustukoenaren aldeko botoa ematea. Gero, epaimahai profesional batek izendatuak hautatuko ditu.