‘OT’ko Ruslana, Britney sindromea eta emakume musikari gazteen sexualizazioa
Ruslanak berak hainbat aldiz azpimarratu duenez, ez da gustura sentitzen saioak berarentzat eraikitako artista moldearekin eta halakoak entzun ditugu bere ahotik: "Ez dut Aitana berri bat izan nahi" eta "salgai dagoen goxoki bat baino gehiago naiz, badut zer kontatu eta beste zerbait kontatu nahi dut".
Saioak beretzat aukeratu dituen aktuazio motaz gain, irakasleek emandako gomendioez ere kexatu kanariar artista. Bada, karga sexual handiko dantza baten bitartez "inozente" agertzeko eskaera egin diote.
OTko zale asko kezkatuta agertu dira sare soziletan, 18 urteko neskari inposatu nahi dioten estereotipoaren (pop abeslaria, dantzaria, sentsuala) aurrean. Horietako batzuk Ruslana Britney sindromearen biktima gisa (emakume musikari gazteak produktu bihurtzeko sexualizazio prozesua) identifikatu dute, artistaren nahien gainetik dagoen industria eta merkatu ikuspegia salatuz.
Gaiari lotuta, lehiaketako epaimahaiaren erabakiak hautsak harrotu zituen asteleheneko galan. Izan ere, askoz dantza xumeagoa eta exijentzia maila baxuagoa zuen Juanjo lehiakidea salbatu eta Ruslana nominatzea erabaki zuten epaimahaikideek.