Maddi Etxeberria izango da EuskarAbenturako lehen partaidea, Gazteako entzuleen botoei esker

Astebeteko epean, oriotar hautagaiak 600 bototik gora jaso ditu.

Maddi Etxeberria 15 urteko oriotarra izango da EuskarAbenturako Espedizioko lehen kidea, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita.

Aurkezpen bideoan kontatu zigunez, duela lau urtetik duen ametsa da EuskarAbenturaren parte izatea.

Izan ere, 2019ko abenturaren bideoa ikusi zuenean, "nik nagusitan hor egon nahi dut" pentsatu zuen gazteak.

18:00 - 20:00

Zer da EuskarAbentura Espedizioa?

EuskarAbentura Espedizioa, 2018tik uztaileko hilabetean, Euskal Herria oinez zeharkatzen duen espedizioa da. Parte hartzaileak, euskal herriko probintzia guztietako eta euskal diasporako 15-16-17 urteko gazteak dira eta doako abentura bat da.