Zilibito Recordsek irabazi du 2023ko Maketa Lehiaketa

Enbata Lorade, Itzek eta Ganibet izan dira aurtengo Maketa Lehiaketako beste hiru finalistak. Zuzenekoak eman eta gero, oiartzuar seikoteak eraman du sari potoloa, epaimahaiak hala erabakita.
18:00 - 20:00
Zilibito Records taldeak irabazi du 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketa

https://t.co/A3nMbv1gcY pic.twitter.com/IcRMiX9RBA

— Gaztea (@gaztea) November 16, 2023

— Gaztea (@gaztea) November 16, 2023

— Gaztea (@gaztea) November 16, 2023

Sari banaketa

Emanaldiak bukatuta, epaimahaikideek gaueko irabazlearen izena pentsatzeko tartea hartu dute. Gaueko irabazle nagusiaren aurretik, beste bi sariak banatu ditu Ainhoa Vitoriak, aurtengo babesleen ordezkariekin batera.

Harrobia Saria izan da gaueko lehen garaikurra. Aurten, finaletik kanpo gelditutako artista batek eraman du saria. ALAI ekoizle eta musikariak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat irabazteko aukera izango du.

Gaz Saria (Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzuak eta Laboral Kutxaren gazte txartelak babestutakoa) Enbata Loradek jaso du. Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita, Bakiora joan da 2.500 euroko txekea.

Azkenean, iritsi da finaleko momentu bereziena: Zilibito Records da 2023ko Maketa Lehiaketako irabazlea. 5.000 euroko saria eskuratu, eta 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango dute.