Chill Mafia, Bulego, ETS, IZARO eta ZETAK, fandom onenaren sarirako izendatuta
Hasi gara 2023ko Gaztea sariak jasotzeko izendatuen zerrenda iragartzen.
Fandom onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: Chill Mafia, Bulego, ETS, IZARO eta ZETAK.
Nola bozkatu
Otsailaren 13tik aurrera izango duzue gustuko artista berri onenaren aldeko botoa emateko aukera, Gaztearen webgunean.
Gaztea Sariak 2023
Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainiz.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak emateko ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko baita, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.