J Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte, Bengo eta Txopet, artista berri onenaren Gaztea Sarietako izendatuak
Hasi gara 2023ko Gaztea sarien izendatuen zerrenda iragartzen. Artista edo talde berri onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: J Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte, Bengo eta Txopet.
J Martina bizkaitar taldea 2019an sortu zen, baina 2022an jo du goia, "Amore", "Ez Daukat Ezer" eta "Jaio Naiz Baina" abestiekin. Kattalin eta Ane Barcenak ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute hirukotea.
Zerua Orain diskoak eta gerora etorri den Gureak Ez Zirenak EPak Euskal Herriko taberna, jai eta musika aretoak dantzan jartzea lortu du Merina Gris hiruko donostiarrak. 2020an ezagutu genuen taldea, "Besteek Zer" izeneko singlearekin.
Olaia Inziarte nafar bakarlariak aurten publikatu du bere estreinako diskoa: Lehengo lepotikan burua. Elkarlanez lepo dator artistaren estreinako LPa, tartean HOFE, Joseba Tapia, Petti eta Olatz Salvadorrekin egindako lanak.