Samantha Hudson, Albany, Aviador Dro eta Sex Museum, larunbatean, Bilboko Hirian jaialdi urbanoan

Santutxu auzoan egingo da aurtengo Hirian jaialdia, Bilbao BBK Liven atariko gisa. Orotara 23 artista arituko dira auzoan zehar banatutako agertokietan.
Samantha Hudson
Samantha Hudson. Argazkia: @felipelongoni

Maiatzaren 28an, Hirian jaialdi urbanoa egingo da Bilboko Santutxu auzoan. Hogeitahiru artistak girotuko dute eguna, tartean, Samantha Hudson, Aviador Dro, Albany eta Sex Museum.

Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimena da Hirian eta aurten laugarren edizioa ospatuko dute. Ikuskizunak doakoak dira eta, oraingo honetan, trap, elektronika eta pop doinuak nagusituko dira. 

Euskal taldeek presentzia nabarmena izango dute jaialdian; bada, Hofe x 4:40, Borrokan, Euskoprincess, Kokoshca, Potato eta Mutiko & Tatta & Denso musikariak oholtza gainean ikusteko aukera egongo da.

Bestela, Maria Escarmiento, Punk Party Reggae, MDA, L'haine, ZA & La TransMegaCobla, Çantamarta, The Limboos, La Élite (Yung Prado eta David Burgués), Plasaporros kolektiboa eta Samuraï ere bertan izango dira.

Elektronikari dagokionez, 'Basoa in the city' gunean, GAZZI, Yung Prado, Tronis eta Chica Gang kolektiboko Rocio arituko dira.