J Balvin, The Killers, LCD Soundsystem, Pet Shop Boys, Stromae eta Placebo, 2022ko Bilbao BBK Liven

Moderat, M.I.A, Nathy Peluso eta Four Tet ere Kobetamendin izango dira, uztailaren 7, 8 eta 9an.
J Balvin
J Balvin. Youtubeko bideo batetik ateratako irudia

J Balvin, The Killers, LCD Soundsystem, Pet Shop Boys, Stromae eta Placebok 2022ko Bilbao BBK Liven joko dute, jaialdiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez. Aurtengo edizioa uztailaren 7, 8, eta 9an izango da, Kobetamendin.

Kartel buruez gain, Moderat, M. I. A., Nathy Peluso eta Four Tet ere izango dira bertan, baita Phoebe Bridgers, Zahara, Rusowsky, Lori Meyers, Carolina Durante eta Sen Senra ere.

Nazioarteko artistez gain, euskal taldeek ere leku propioa izango dute aurtengo edizioan; Chill Mafia, Nøgen, eta Ezpalak ere bertan izango baitira.

Iazko edizioa pandemiarengatik bertan behera gelditu zen arren, ordurako igarritako hainbat taldek joko dute 2022ko edizio honetan. Horien artean daude Bomba Estéreo, Caribou, BICEP live, Supergrass eta slowthai.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Bilbao BBK Liven webgunean. Urtero bezala, hainbat sarrera mota daude salgai: eguneko tiketa, hiru egunekoa, eguneko tiketa+kanpina eta 4 eguneko tiketa+kanpina.

Programazioa, egunez egun

Bilbao BBK Liven kartela
Basoa gunea
Urtero legez, musika elektronikoaren nazioarteko artistak Basoa gunean bilduko dira. Bertan izango dira The Blessed Madonna, Carl Craig, Helena Hauff, Lena Willikens, John Talabot, Palms, Trax, DJ Phyton, Dave P., Decius, Identified Patient, GAZZI, ISAbella eta Perel.