Shego: “punk gozoa” eta ahizpatasunaren aldarria, Madrildik

Izaro Andresek Shego laukotearen musika gomendatu du “B Aldea”n duen asteroko tartean.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Shego: “punk gozoa” eta ahizpatasunaren aldarria, Madrildik

Shego taldearen musika gomendatu du Izarok "B Aldea"n. Talde madrildarra da, Maite Gallardo, Raquel Cerro, Irene Garrido eta Aroa Elvirak osatutakoa.

2020an sortu zuten Shego, eta, taldekideen hitzetan, "punk gozoa" egiten dute. Orain arte hainbat single atera dituzte: Vicente Amor, oh boi, meperd0nas? eta la nueva ola tarteko.

Aldarrikapen feministak, pop kultura eta sare sozialetako lengoaia uztartzen dituzten euren letretan.

Taldearen hainbat abesti entzun ditugu "B Aldea"n.