Sare sozialetan erabiltzeko euskarazko lehen gifak estreinatuko ditugu Gaztean!

Gif bilatzailean 'GAZTEA' hitza idatzita aurkitu ahal izango dira Gazteako esatarien irudiak sare sozialetan doan erabiltzeko.
18:00 - 20:00
Euskarazko gifak eta emojiak estreinatu ditugu Gaztean

Gazteak euskal gifak eta stickerrak sortu ditu gazteen artean erabiltzeko eta eduki digitalak euskaraz sortzeko helburuarekin. Horrekin batera, Gazteako esatari guztien aurpegiekin euskaraz egindako stickerrak eta gifak aurkitu ahal izango ditugu bai Instagram sareko istorioetan, baita WhatsApp, Twitter eta Facebook sare sozialetan ere.

Sticker eta gif hauek erabiltzeko, gifen bilatzailean 'GAZTEA' hitza idatzi beharko da, eta orain arte sortu dituzten guztiak erabiltzeko aukera egongo da, doan.

Astelehenetik aurrera izango dira erabilgarri, eta astero gif eta sticker berriak gehitzea da asmoa.

Zeren zain zaudete probatzeko!?