Azken eguna Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartzeko!!

Guztira, 5.000 euro banatuko ditugu saritan. Abenduaren 11n ekingo diogu bozketa-faseari.
18:00 - 20:00
Gaztea Dantzan lehiaketa pil-pilean dago!

Uda atzean utzita, aspaldi hasi ginen ikasturte berriak dakartzan erronkei aurre egiten. Azken lau urteetako ekimen arrakastatsuenetakoa izan da Gaztea Dantzan, eta, hori jakinda, ezin genion urteroko hitzordu erakargarri horri hutsik egin. Hori dela eta, martxan ipini genuen aurten ere beste edizio bat.

Azken txanpan sartu gara, gaur, abenduak 5, amaitzen baita lanak aurkezteko epea; beraz, sartu hemen eta bidali zuen bideoak. Azpimarratzekoa da ez ditugula dantzari profesionalak bilatzen, gerria lotsarik gabe mugitzen duten eta ongi pasatzeko gogoa duten gazteak baizik.

Epaimahaia

Aurten, Ugaitz Alegriaz gain, beste bi kide ere izango ditugu epaimahaian. Batetik, Saydik hartuko du parte bideoak aztertzeko lanean. Lola Indigoren dantzarietako bat da, eta 'Fama a bailar' saio ezaguneko lehiakidea izan zen.

 

18:00 - 20:00

 

Bestetik, Iker Karrera dantza-irakasle ezaguna ere gurekin arituko da lanean. 

Epeak

Esan bezala, azaroaren 5etik abenduaren 5era jaso ditugu zuen bideoak. Behin epe hori bukatuta, bozketa-faseari ekingo diogu; abenduaren 11n, hain zuzen. Hala, zazpi egunez (abenduaren 18ra arte) koreografia gustukoenen aldeko botoak eman ahal izango dituzue.

Irabazlea 'Dida hamarretakoa' saioan jakinaraziko dute abenduaren 18an bertan.

Sariak

Guztira, 5.000 euro inguru banatuko ditugu saritan. Batetik, Entzuleen Saria eskuratzen duenak 1.000 euro jasoko ditu; eta bigarren sailkatuak, 500 euro. Bestetik, Epaimahaiaren Sariak 2.000 euro emango dizkio talde edo bakarlari batek egindako dantzaldi onenari; eta 1.000 euro bigarren onenari.

Oinarriak

Gaztea Dantzan parte hartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira. Hemen kontsulta ditzakezue oinarriak.