Santurtzi eta Bilbo, nor baino nor gehiago, Gaztea Dantzan lehiaketan

"Don't Stop Me Now" koreografia da une honetan lehenengo sailkatua, eta "Jump" bideo-lana du atzetik, 100 boto gutxiago jasota.
18:00 - 20:00
Gaztea Dantzan: ''Don´t Stop Me Now (Queen)''

Bozketa-fasea abiatu genuenetik Bilboko "Jump" koreografia egon da aurreneko postuan, baina azken orduetan aldaketa izan da Gaztea Dantzan lehiaketaren sailkapenean.

Gaur, 10:30ean, Santurtziko "Don’t Stop Me Now" bideo-lana jarri da lehenengo postuan, 5.416 botorekin, eta ia 100 botoko aldea ateratzen dio bigarrenari.

Esan bezala, Bilboko lana du atzetik, eta "Zuhaitz Ardaxka Gaztea" da hirugarrena zerrendan, 2.705 boto jasota.

Oraindik baduzue aukera botoa emateko, baina orain inoiz baino garrantzitsuagoa da zuen parte-hartzea, bihar, azaroak 12, gauerdian amaituko baita bozketa-fasea.

Bien bitartean, segi bozkatzen!

Publizitatea
X