Ertzetatik #2: Kluba

'Ertzetatik' ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.
Mikel Izarra
18:00 - 20:00
Ertzetatik #2: Kluba

Bigarren atal honetan Mikel Izarrak klub kulturak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta bilakaera aztertu du Bihotza (Heartz), Katza (Paraleloan), Lorea Argarate (Las Tea Party), Ines (Krii Kolektiboa) eta Oier Iruretagoienaren (Le Larraskito Kluba) laguntzaz. Gainera, Bihotzak eta Katzak, saioa girotzeko, ordu erdiko dj mix bana prestatu dute bereziki podcasterako.