Nekktarren “Hordago larrei”, jator-punka, Durangaldetik

Taldeko Alaia, Nerea eta Ibon “GU”n izan dira, euren lehen diskoa aurkezten.
18:00 - 20:00

Durangaldeko Nekktar taldea ezagutu dugu “GU”n. Hirukoa osatzen duten Alaia, Nerea eta Ibon estudioan izan dira, Hordago larrei izeneko estreinako diskoa aurkezten.

Duela urtebete eta erdi elkartu ziren Alaia eta Nerea, musika sortzeko asmoarekin. Beste batzuen bertsioak jotzen zituzten hasieran, akustikoan. Gero batu zitzaien Ibai, taldeko baxu jolea. Bertsioekin jarraitu duten arren, kanta propioz osatutako zortzi abestiko lehen bilduma kaleratu dute aurten.

Egiten duten musika motaz galdetuta, punk alaia edo jator-punka egiten dutela kontatu digute musikariek. Elkarrekin jotzen oso ondo pasatzen duten arren, musika hobby bezala dutela argitu du hirukoak. Nekktarren musika zuzenean ikusi nahi izanez gero, Elorrion (martxoak 14), Zarautzen (martxoak 21) eta Soraluzen (apirilak 5) izango duzue aukera.