“Ekaitza”, Herenegunen hamargarren urteurrena ospatzeko kanta berria

Taldeko Xabi eta Jon Xabi “GU”n izan dira, euren kanta berria aurkeztu eta datorrenaz hitz egiteko.
18:00 - 20:00

Herenegun taldeko Xabi eta Jon Xabi “GU”n izan dira, “Ekaitza” izeneko abesti berria aurkezten. Etorriko den disko baten lehen singlea da eskuartean ekarri dutena. Taldeko kideek azaldu digutenez, bi urte inguru igaro dira kanta konposatu zutenetik. Behin kaleratuta, jendearen harrera beroa izan dela kontatu digute Hereneguneko kideek.

Bideokliparekin kaleratu dute “Ekaitza” kanta, Mikel Zubillaga eta Aitor Erkiziak zuzenduta. Aiora Enparantza eta Miren Arrieta aktoreak ikus ditzakegu bertan.

10 urteko ibilbidean, lagun talde, pertsona eta musika talde gisa hazten joan dira banda osatzen duten zortzi musikariak. “Helburu zehatzik gabe” hasi zirela kontatu digute elkarrizketatuek, eta lortutako guztia “pixkanaka eman den garapena” izan dela.