“KMK”, Zolasen bakarkako lehen diskoko singlea
Martxoan estreinatuko du bost abestiz osatutako EPa. Bitartean, diskoan aurkituko duguna kontatu digu "GU"n.
18:00
-
20:00
Zolas artistak bere disko berria ekarri du “GU” saiora. Lamiak taldean ezagutu genuen donostiar musikaria, eta Jonzarekin elkarlanean egindako “Kupido” kanta etorri zen gero.
Oraingo honetan, azken bi urteetan ondu eta grabatutako bilduma kaleratuko duela kontatu digu. “Pentsatuta zegoen lan bat plazaratu nahi nuen, zentzuduna, komunean gauzak zituzten abestiak bilduta”, azaldu du musikariak.
Elektronikaren munduko generoetan erabat murgilduta egon da Zolas azkenaldian, eta hortik edan du diskoa osatzeko. Etxean, ordenagailuarekin, egin du lan gehiena, eta Aitzol Hidalgoren laguntzarekin “profesionalizaziorako bidea” egin duela dio Zolasek.
Martxoko lehen astean aterako du bost kantako epea, eta “GU”n estreinatu dugu lehen singlea: “KMK”.