Zuriñe Hidalgo: “Atsedena behar nuen, baina kantatzea faltan bota dut”

Musikaren mundura itzuliko dela jakin ostean, buelta horren nondik norakoaz aritu zaigu Zuriñe Hidalgo, “GU”n.
18:00 - 20:00

Zuriñe Hidalgo “GU”n izan da, musikaren mundura bueltatuko dela iragarri ostean.

Instagramen eman zuen bere loratze berriaren albistea, eta ingurukoak ere erabat harritu dituela kontatu digu gonbidatuak. “Aurten hasiko naiz gauzatxoak konpartitzen, lau urteko atseden musikala hartu dut, eta denbora honetan gauza asko gertatu dira”, aurreratu digu musikariak.

Bere denborak errespetatu ditu, eta orain “nahia eta indarra” nahikoa bildu duela uste du: “Saiatuko naiz nire buruarekin eta publikoarekin ahalik eta zintzoena izaten, egingo dudan eta konpartitzen joango naizen oro nire prozesuaren parte izango da”.

Hesianen 11 urte igaro zituen Zuriñe Hidalgok, eta 13 urte zituenean hasi zen telebistan lanean. Denbora guzti horretan, asko ikasi zuen arren, atsedena hartu duen arte ez da jabetu esposizioak gorputzean eta buruan duen eraginaz.