“Lola Navarro” da Enbata Loraderen estreinako diskoaren lehen singlea
Enbata Lorade taldeak 2023ko Maketa Lehiaketako Entzuleen Saria eraman zuen. Bi urte geroago, estreinako diskoa kaleratuko dutela kontatu digute “GU” saioan.
Diskoko abestiak udan borobildu zituzten arren, abenduan grabatu dute bilduma, Urtzi Izarekin. Taldekideek kontatu digutenez, urtaroak izan du eraginik diskoaren soinuan: “Badu uda kutsu bat, baita malenkonia ukitu bat ere”. Taldekide asko izanda, erabaki guztiak hartzeko denetariko iritziak entzuten dituztela kontatu digute Enbata Loradeko kideek. Hala, estilo askorekin jolasteko aukera izan duten arren, “Enbata Lorade ukitua” zaintzen saiatu dira.
Maiatzean kaleratuko dute diskoa, eta estreinako singlea gurean estreinatu dute, primizian. “Lola Navarro” du izena eta taldeko bateria jolearen birramonaren omeneko kanta da.