Rapero bat, metalero bat eta bi punk: Bengoren Belharra diskoaren zuzenekoetan
Asteon abiatuko du 'Belharra' diskoaren aurkezpen bira.
18:00
-
20:00
Larunbatean irekiko du Bengok Belharra diskoaren aurkezpen bira, Donostiako Dabadaban. Ekaitz Guridi baxu jolearekin etorri da “GU”ra, zuzenekoak prestatzeko hartu duten lana hizpide.
“Buelta asko eman dizkiogu, iazko birari buelta bat eman nahi genion”, kontatu digu oiartzuar artistak. Diskoaren kontzeptuari tiraka (Belharra olatua, itsasoaren mugimenduak…), zuzenekoetan ere ideia berdinari helduko diotela kontatu digu Bengok. Indartsu hasi eta lasaitzen joango den ikuskizuna prestatu dute.
Taldeak hartutako kolore guztiek eragina izan dute bira pentsatzeko orduan; izan ere, “rapero bat, metalero bat eta bi punk” elkartu direla kontatu digute Bengok eta Ekaitzek.