‘Lehen Arnasa’: Peye eta Txiltxokoren arteko lehen bilduma

“Baratze bat” izeneko lehen singlea esklusiban aurkeztu digute, “GU”n.
18:00 - 20:00

Txiltxoko taldeko Peru eta Peye abeslaria estudiora etorri dira, euren arteko elkarlana aurkezteko. “GU”n azaldu digutenez, duela hilabete batzuk ezagutu zuten elkar, eta sortutako harreman ederretik EP txiki bat ondu dute.

Guztiz eklektikoak diren bost abestirekin borobildu dute bilduma. La Txaman aritu ostean, bakarkako bideari ekiteko unea iritsi zaio Peyeri. Askeago sentitzen da bide berri honetan, eta hortik dator Lehen Arnasa EParen izena.

“Baratze bat” izeneko kanta erakutsi digute, primizian.