Labar: “Lehen aldia hainbeste miresten duzun espazioan izateak amildegia bikoizten du”

Larunbatean egingo du bere lehen zuzenekoa Labarrek, Femininistaldiaren festan. Bere proiektuaz aritu gara “GU”n.

Larunbatean (azaroak 30), Feministaldiaren itxiera jaia egingo dute Donostiako Dabadaba aretoan. Bertan izango da Labar, bere estreinako zuzenekoa eskaintzeko. Labarrekin batera, LaMia Mari, LinaPary eta Elena Barker DJak izango dira Dababadaban, 00:30etik aurrera.

Zuzenean eta bakarrik egingo duen lehen emankizuna izango da larunbatekoa, eta Feministaldiaren baitan izateak sentipen kontrajarriak sortu dizkio artistari: ohore handia den aldetik, bertigoa eragin dio; baita beharrezkoak dituen espektatiba eta gogoak ere. Erreferenteez galdetuta, Anari maite duela dio artistak, baita La Zowi, Young Beef, tarchi eta saramalacara ere. Denetatik edan du Labarrek, eta idazten dituen “letra barrokoegiak deskafeinatzen” aritzen da.