Ana Goitia, ‘Katana’ bakarrizketaz: “Euskaldunok beti egin dugu barre gure buruaz”
‘Katana’ izeneko umore ikuskizuna aurkeztu digu Ana Goitiak, “GU”n.
Ana Goitiak Katana izeneko bakarrizketa aurkeztu digu “GU” saioan. Lehen aldiz igoko da oholtza gainera bakarrik, umore ikuskizun propioarekin. Dagoeneko estreinatu du proiektua, eta emaitzarekin pozik dagoela onartu digu, oso gustura sentitu baita oholtza gainean.
Urteetan zehar pilatutako ideiekin osatu nahi zuen Katana, baina azken bi asteetan krisi bat eduki eta ikuskizunaren egitura goitik behera aldatzea erabaki zuen. Bere buruaz eta euskal gizarteaz barre egiten duela aurreratu digu, baita euskaldunok gure buruaz barre egiteko gaitasuna betidanik izan dugula azpimarratu ere.