Ezagutu Hasperen, “Ibiltariarena” izeneko lehen kantaren bitartez
Hasperen izeneko bilbotar artista gaztea ezagutu dugu “GU” saioan.
Borja Alonso bilbotar artista dago Hasperen proiektuaren atzean. “GU” saioan kontatu duenez, zortzi urte inguru daramatza aurkeztu digun “Ibiltariarena” singlea borobiltzen.
Bakarlari gisa aritzearen gazi-gozoez aritu da elkarrizketatua. Erabakiak hartzeko askatasun handia ematen dion arren, ardura puntua ere sentitzen du artistak. Hala ere, bakarrik agertzen den arren, urteetan zehar ondoan izan dituen lagunez inguratuta dagoela azaldu du.
Erreferenteez galdetuta, Journey banda estatubatuarra aipatu du Hasperenek. Gurean, Olaia Inziarte, Olatz Salvador eta Eñaut Elorrieta ditu gustuko. Abendua hasieran beste kanta bat argitaratuko duela aurreratu digu, baita zuzenekoak emateko gogotsu dagoela ere.