‘Una batxatita’, Anixeren lehen EPko singlea, primizian
Azaroaren 30ean aurkeztuko du jendaurrean 'Paranoia' izeneko EPa.
Anixek Paranoia izeneko lehen EParen inguruko xehetasunak aurreratu dizkigu, “GU” saioan. Bost abestiko bilduman, reggaetoia, denbowa eta Detroit trapa entzungo ditugula aurreratu digu artistak.
Urte osoa lanean igaro ostean, udan hartu zuen bere estreinako disko laburra kaleratzeko aukera. Lanari forma emateko prozesuan, ez da bakarrik egon. Izan ere, Fane (musikaria eta Anixeren neba) eta Maida ekoizlea izan ditu bidaide.
Azaroaren 30ean aurkeztuko du Paranoia estreinakoz jendaurrean, Arrasateko Amaia antzokian. Aurrerapen gisa, “Una batxatita” izeneko singlea esklusiban aurkeztu digu Anixek.