Latido: popa, sintetizadoreak eta doinu itsaskorrak, Donostiatik

Taldeko lau kideak izan ditugu gonbidatu, “Gu”n. Donostiar bandak “Rally” izeneko kanta aurkeztu digu estudioan.

Latido taldeko lau kideak izan ditugu gonbidatu, "Gu"n. Donostiar bandak "Rally" izeneko kanta aurkeztu digu estudioan.

Umetatik lagunak dira taldekide gehienak. Aurretik hainbat proiektutan aritu ostean, itxialdian elkartzea erabaki zuten.

 

 

Audio imagen Orain
18:00 - 20:00

Proiektuari indie poparen bidetik ekin zioten arren, sintetizadoreak sartu zituztenean sentitu zuten bazutela euren etiketa propioa. Ordutik, Donostiako Dabadaba aretoan eta Zarautzeko malekoian jotzeko aukera izan dute.

Spotifyn bi kanta baino ez dituzten arren, errepertorio zabalagoa dutela azaldu dute musikariek. Lantzen ari diren disko atera arte, baina, Latidoren kanta guztiak entzuteko modu bakarra euren kontzertu batera joatea izango da.