Astelehen Goizak oiartzuarrek estreinako diskoa aurkeztu digute
'Nondik' izeneko lana aurkeztu digute Malen eta Xabi taldekideek.
18:00
-
20:00
Astelehen Goizak oiartzuarrek estreinako diskoa aurkeztu digute
Astelehen Goizak taldeko Malen eta Xabiren bisita izan dugu "Gu"n. 2021ean sortu zuten proiektua, Nondik izeneko lehen diskoa aurten kaleratu duten arren.
Pop rocka eta rock alternatiboaren uretan gustura dauden arren, unean bertan ateratzen zaien horri jarraitzen saiatzen dira.
Udarako hiruzpalau kontzertu lotuta dituztela aurreratu digute taldekideek. Ekainaren 15ean Oñatin izango dira, eta 28an Pasai San Pedron.