@maikys.ss eta @altube.fl: generorik gabeko moda, mendia eta gorpcorea
Maikys eta Altube FL eduki sortzaileak ezagutu ditugu "GU"n. Sare sozialetan egiten dutenaz eta hilabete gutxian lortutako oihartzunaz aritu gara.
18:00
-
20:00
@maikys.ss eta @altube.fl: generorik gabeko moda, mendia eta gorpcorea
Euskal eduki sortzaileen bilera izan dugu estudioan. Mikel Azkargortak (@maikys.ss) modarekin zerikusia duten edukiak egiten ditu sare sozialetan eta Endika Altuberen (@altube.fl) sareetan mendiak eta kirola dira protagonista.
Generorik gabeko arropa aldarrikatzen dute @maikys.ss osatzen duten bi sortzaileek. Hilabeteak daramatzate moda gomendioak ematen eta oso eskertuta daude euren zaleek sortutako komunitatearekin.