Marte Lasarte: “Modu askean sortzen saiatu gara, inongo kredorik gabe”
Pello Armendariz eta Borja Anton izan ditugu "GU"n, Marte Lasarte izeneko proiektu berria aurkezten.
18:00
-
20:00
Marte Lasarte: “Modu askean sortzen saiatu gara, inongo kredorik gabe”
Marte Lasarte izeneko proiektu berria aurkeztu digute Pello eta Borja taldekideek, "GU"n.
Skakeitan taldean ezagutu genituen bi kideak. 15 urteko bide emankorra eginda, oholtzak utzi zituzten 2023ko otsailean, gipuzkoar bandaren agur kontzertuan. Hori gertatu baino hilabete batzuk lehenago eman zituen Marte Lasartek bere lehen urratsak.