Countryaren berpizkundea, Lil Nas X, Beyoncé, Noah Kahan eta Lana del Reyren eskutik
Countryaren musikak estatubatuar zerrendetan izandako gorakada izan dugu hizpide "GU" saioan.
18:00
-
20:00
Countryaren berpizkundea, Lil Nas X, Beyoncé, Noah Kahan eta Lana del Reyren eskutik
Usherren Super Bowleko atsedenaldiari protagonismoa kentzea lortu du beste artista batek. Izan ere, partida jokatzen zen bitartean iragarri zuen Beyoncék Renaissance Act II. izeneko disko berria (aurrekoaren jarraipena) aterako duela.
Martxoaren 29an izango dugu entzungai eta artistak berak aurreratu duenez country doinuak izango dira nagusi. Dagoeneko "TEXAS HOLD'EM" eta "16 CARRIAGES" izeneko singleak entzungai daude plataforma guztietan.