Dupla: “Plazetako asignatura gainditu dugu baina orain jendeak kozinatzen duen bitartean entzutea nahi dugu”

'De un pueblo llamado Agurain' izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu bikoteak, "GU"n.
18:00 - 20:00
Dupla: “Plazetako asignatura gainditu dugu baina orain jendeak kozinatzen duen bitartean entzutea nahi dugu”

Soinu eta jarrera berri bat proposatzeko asmoarekin kaleratu dute diskoa. Aurreiritziak eta epaiak alde batera uzten saiatu dira, euren bideak bilatuz eta guztiz biluztuz.Zuzenekoez galdetuta, oraindik prestatzen ari direla azaldu digute. Baina aurreratu dizkigute pare bat xehetasun: argi berriak izango dituzte eta, oro har, "handiagoa eta jantziagoa" izango da datorren bira.