Anixek "Hotzetik Berora" aurkeztu digu

Arrasatear artistak bere hirugarren abestia kaleratu berri du.
Anixe
18:00 - 20:00
Anixek "Hotzetik Berora" aurkeztu digu

Janda musikariarekin elkarlanean sortutako "Hotzetik berora" abestia aurkeztu digu Anixe artistak, "Gu"n.

"O DE TUALET" kantarekin ezagutu genuen arrasatear artista, Faneren konpainian (Etxepe kolektiboko kidea eta Anixeren neba). Denso ekoizlearen eskutik kaleratu ditu aipatutako bi kantak, baita "SUTANI" izenekoa ere.

Dagoeneko eman ditu bere lehen zuzenekoak, Etxeperen kontzertuetan batik bat. Orain, oholtza gainean bakarrik agertzeko prestatzen ari dela aurreratu digu.