Julen “letxuea”, euskal memegintzako lehen ikonoa

ETB1eko 'Ordu Txikitan' saioan ezagutu genuen Julen Esnaola, duela 15 urte.
18:00 - 20:00
Julen “letxuea”, euskal memegintzako lehen ikonoa

2008an ezagutu genuen Julen Esnaola tolosarra, "Ordu Txikitan" saioan. Tomatea ez, baina "elatue", "letxuea" eta txuleta gustatzen zitzaion orduan Julen txikiari.

Bost urte zituen gure protagonistak biral bihurtu zen bideo hartan. Egun, fisioterapia ikaslea da.

Julenek berak azaldu digunez, bere sticker propioa sarri erabiltzen du, familiarekin eta lagunekin dituen WhatsApp taldeetan.