Andaluziatik Los Angelesera, Ghanatik igarota: hau da Esne Beltzaren disko berrian aurkituko duguna
“Esnebidea” da taldearen lan luze berriaren izena. Xabi Solano eta Zigor D.Z. "Gu"n izan dira, datorrena hizpide.
18:00
-
20:00
Andaluziatik Los Angelesera, Ghanatik igarota: hau da Esne Beltzaren disko berrian aurkituko duguna
Xabi Solano eta Zigor D.Z. "Gu"n izan dira, Esne Beltzak Chambaorekin ateratako "Behin eta Berriz" abestia aurkezten.
Esnebidea disko berriko singlea da andaluziar bandarekin elkarlanean sortutakoa. Bertan, Chambaoko Mari euskaraz abesten entzun dezakegu.
Diskoan aurkituko dugunaz galdetuta, fusioa hitza otu zaie elkarrizketatuei. Fusioa eta bidaia. Izan ere, Andaluzian hasita, Mexiko, New York, Los Angeles eta Ghanan egingo dituzte geldialdiak, herrialdeotako artisten doinuez baliatuta.
Durangoko Azokan aurkeztuko diote LPa publikoari.