“Ez espero ezer nigandik”, Eiderren single berria

Single berria esklusiban aurkeztu digu Lazkaoko artistak.
Eider
18:00 - 20:00
“Ez espero ezer nigandik”, Eiderren single berria

Eider Saezek "Ez espero ezer nigandik" abesti berria aurkeztu digu, esklusiban, "Gu" saioan.

Artistak azaldu digunez, bideaz gozatzeko gonbidapena da kanta, helburu zehatzik gabe eta ezer espero gabe.

Artista gisa bere burua deskubritzeko urtea izan da 2023 Eiderrentzat. Bakarkako bideari ekinda, norabide aldaketa egin du. Aldaketa horretan Lorde artista erreferente handia izan dela aitortu digu.