Akaleiak Olaia Inziarterekin egindako abestia aurkeztu digu primizian

“Gu” saioan estreinatu dugu kanta, esklusiban. Gainera, artistaren diskoan aurkituko duguna izan dugu hizpide.
Akaleia
18:00 - 20:00
Akaleia eta Olaia Inziarteren “Nire Etxeko Artista”, primizian

Akaleiaren bisita izan dugu gaur "Gu"n, Olaia Inziarterekin elkarlanean kaleratutako "Nire Etxeko Artista" abestia estreinatzeko.

Orain arte kaleratutako musikarekin alderatuta, distiratsuagoa da single berria. Artistak berak azaldu digunez, kaleratuko duen diskoan argitasunerako zein iluntasunerako joera duten kantak aurkituko ditugu. Estilo aldetik ere, gustuko dituen genero guztiekin esperimentatzeko aukera eman dio bere buruari.

Olaia Inziarterekin duen harremanaz galdetuta, aspaldiko ezagunak direla kontatu digu Akaleiak, baita artista bezala asko miresten duela ere.

Durangoko Azokako Ahotsenean izango da artista, bandarekin inguratuta.