Eire: “Formatu berria prestatu dugu, aldaketa asko egongo dira eta bateria jotzaile bat sartuko dugu”

Biko zumaiarrak "Nahi Gabe Berriro" abestia estreinatu du gurean.
Eire
18:00 - 20:00
Eire: “Formatu berria prestatu dugu, aldaketa asko egongo dira eta bateria jole bat sartuko dugu”

Eire bikoteak "Nahi Gabe Berriro" singlea estreinatu du "Gu"n.

Martxoan sortu zuten aurkeztu berri duten kanta, publikatu duten laugarrena.

Artistek kontatu digutenez, ez ziren pozik gelditu abestiaren hasierako bertsioarekin, eta kaleratze data atzeratzea erabaki zuten. Gero, Jimbo Paez ekoizleari pasatu zioten, ikuspuntu berri baten bila, eta esku artean duguna bueltatu zien.

Aurten eman ditu Eirek bere lehen kontzertuak, udako bira oparoan. Errepertorio urria izanda, bertsioez baliatu direla azaldu digu bikoteak, eta aurrerantzeko kontzertuetan formatu aldaketa egingo dutela aurreratu digute.Formatu aldaketaren baitan, bateria jotzailea izango dutela esan digute: Josune Freire (Ithaka taldea). Zuzeneko berria estreinatzeko, Durangoko Azokako Ahotsenean ikusiko ditugu zumaiarrak.