Julen Alonso, “Norbera garena”z: “Oso garrantzitsua da orain arte tabu izan diren gaiak bistaratzea”
Single berrian, bere bizipen propioetan oinarritu da Orioko musikaria. Durangoko Azokan hiru kantako EPa publikatuko du.
Julen Alonso, “Norbera garena”z: “Oso garrantzitsua da orain arte tabu izan diren gaiak bistaratzea”
Julen Alonsok "Norbera garena", Dánae Riañorekin elkarlanean egindako abestia, estreinatu du "Gu"n.
Askatasun sexuala da artistaren kanta berriaren gai nagusia. Garrantzitsua izan da Julenentzat, bere azalean sufritu baitu diskriminazioa: "Nire bikotekidearekin kaletik noanean antsietateak ematen dit, txikitan bizitako gauzengatik, barruan sartuta ditudan beldurrengatik".
Trikitixa bidaide zuela ezagutu genuen Julen, baina estilo aldaketarekin dator bere EP berrian. Durangoko Azokan izango da eskuragarri.
Publizitatea
X